HARA! Balenciagari buruzko erakusketa zabaldu dute Madrilgo Thyssen museoan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Atzo zabaldu zuten Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoan Cristobal Balenciagaren piezak eta espainiar margoak uztartzen dituen erakusketa. Irailaren 22a arte egongo da jarrita museoaren beheko solairuan. Erakusketa horretan, besteak beste, hainbat museotako kolekzio pribatuetako margoak egongo dira ikusgai, eta, nola ez, baita Balenciaren jantziak ere. Esaterako, horietako batzuk Getariako museotik eraman dituzte.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide