HARA! ESAN sindikatuak Azpeitiko Epaitegiko atxilotuen gunearen egoera salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko eka. 14a, 11:19

Azpeitiko Epaitegiko atxilotuen guneko argazkiak. (ESAN)

ESANek, Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionalak, Azpeitiko Epaitegiko atxilotuen gunearen egoera salatu du Twitteren. Txioan sindikatuko kideek azaldu dutenez, atxilotuen guneak "biltegia" ematen du; ESANek dioenez, gunearen egoerak "arriskuan" jartzen ditu Ertzaintza zein atxilotuak. Guneko argazkiak igo ditu sindikatuak sarera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide