HARA! ETB1eko 'Ahotsak' saio berriko lehen grabaketa, Zarauzko malekoian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 31a, 18:40

Julian Iantzi aurkezleak gidatuko du saioa, eta Euskal Herriko abesbatzak izango dira protagonista. Larunbat honetan, goiz-eguerdi partean egingo dituzte grabaketak.

Saio bakoitzean hiru abesbatza elkartuko dira ('Ahotsak' saioa)

ETB1eko Ahotsak saio berria grabatzen hasiko dira bihar, larunbata. Lehen emanaldirako, Zarautz aukeratu dute, eta hala, malekoian izango dira goiz-eguerdi partean grabaketak egiten.

Euskal Herriko 24 abesbatzek hartuko dute parte, eta emanaldi bakoitzean hiru abesbatza elkartuko dira. Julian Iantzi aurkezleak gidatuko du saioa, eta alboan izango du Hibai Etxeberria musikaria, "musikan daukan esperientzia eta jakituriagatik lagungarri". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide