HARA! Mamen Etxanizen eta Iñaki Kaperotxipiren abenturak, 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 9a, 18:06

Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako Ibiltarien Astean hitzaldia eman dute Mamen Etxaniz azpeitiarrak eta Iñaki Kaperotxipi zarauztarrak, eta horren harira elkarrizketa egin die 'Berria' egunkariak, beste bi bidaiarirekin batera.

 Iñaki Kaperotxipi, bidaia batean. (I. K.)

Arrazoi desberdinengatik, garai desberdinetan eta leku ezberdinetara bidaiatu duten lau lagunen esperientziak jaso ditu Berria egunkariak erreportaje batean, eta haien artean dira Mamen Etxaniz azpeitiarra eta Iñaki Kaperotxipi zarauztarra.

Ameriketako Estatu Batuak alderik alde zeharkatzen dituen Route 66 famatua egin zuen Etxanizek duela bi urte bizikleta gainean, eta esperientzia hori kontatu zuen Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako Ibiltarien Astean; horren harira elkarrizketatu du Berriak. Orain arte asko bidaiatu du Etxanizek, eta elkarrizketan nabarmendu du hala egiteko asmoa daukala hemendik aurrera ere: "Arriskurik gabeko abenturak nahi ditut, kontrolarekin. Arriskuak ez nau motibatzen, nora iristeko gai naizen ikusteak baizik".

Kaperotxipi, berriz, argazkilari profesionala da. Horregatik, kamera ezinbestez hartzen du maletan bidaia bat egiten duen bakoitzean. Zarauztarrak munduko txoko ugari bisitatu ditu jadanik: Txina, India, Madagaskar, Tunisia, Brasil... Eta orain dela hamar urte Papuara joan zen, Indonesiara.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide