HARA! Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko mahaiak, Tindufeko kanpalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 4a, 12:37

Iraurgi Ikastetxekoek beraien mahai zaharrak sahar errefuxiatuen Tindufeko kanpalekuetara bidali zituzten urrian, eta orain, Auserd herrixkako La Güera ikastetxeko haurrek egunero erabiltzen dituzte mahai horiek.

Joan den urrian, Azpeitiko Iraurgi Ikastetxekoek beraien mahai zaharrak sahar errefuxiatuen Tindufeko kanpalekuetara bidali zituzten, Khamar Sahararen aldeko Azpeitiko taldearen bitartez. Orain, Auserd herrixkako La Güera ikastetxeko haurrek egunero erabiltzen dituzte mahai horiek eskola orduetan, eta beraien esker ona erakutsiz, argazki hauek bidali dituzte Iraurgi Ikastetxera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide