HARA! Boto bitxia, Urrestillan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko api. 29a, 11:21

Atzoko hauteskunde egunak utzi zuen bitxikeriarik Azpeitian. Hainbat alderdiren aldeko paperak ez ezik, bestelako boto bat ere jaso zuten Urrestillako boto kutxa batean. "Casadok eta Riberak constituzio liburuska bana erosi ahal izateko" idatzi zuen norbaitek eskuz papertxo batean, eta harekin batera, hogei euroko bilete bat sartu zuen gutunazalean. Botoa baliogabea izanagatik, eman du zeresana herrian. Zer egin ote dute gutuzanalaren barruan ziren hogei euroekin?

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide