Txerri bat ibili da gaur arratsaldean Loiola eta Azkoitia arteko GI-2634 errepidean. Azkoitiko Udaltzaingoak UROLA KOSTAKO HITZAri adierazi dioenez, kamioi batetik erori da animalia. Trafikoa oztopatu du denbora tarte batean, baina Udaltzaingoak azaldu duenez, txerriaren jabea lekura itzuli eta eraman egin du txerria.