EITBko Arte[faktua] saioan elkarrizketa egin berri diote Xabier Etxeberria idazleari. Iaz plazaratu zuen bere zortzigarren lana, Berriro itzuliko balitz thrillerra. Eleberri hori izan du mintzagai elkarrizketan, eta besteak beste, "orain arteko nobelarik beltzena eta krudelena" idatzi duela azaldu du.
Hamar astean idatzi zuen nobela, eta Danimarkako uharte txiki batean kokatzen da bertan kontatzen duen istorioa. "Norberarena ez den herri batean arrotz sentitzeaz eta guraso izateak zertaraino bultza dezakeenaz" aritu da liburuan, eta aurretik idatzitako eleberriekin alderatuta, muntaiari garrantzi handiagoa eman diola iritzi du.