'Diego Garcia, bidegilea' dokumentala ikusgai dago sarean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko api. 2a, 12:25

Diego Garcia korrikalari azkoitiarraren bizitza eta ibilbidea jasotzen dituen ikus-entzunezkoa igandean eman zuten ETB1en, eta dagoeneko ikusgai jarri dute dokumentala, EITBren webgunean.

Azkoitiko Baztartxo antzokian estreinatu ondoren, joan den igandean eman zuten telebistan Diego Garciaren omenez Juanan Legorburu kazetariak eta Antton Aldekoak sortu duten Diego Garcia, bidegilea dokumentala.  Film hori ikusi nahi dutenek, dagoeneko badute horretarako aukera; izan ere, EITBren webgunean ikusgai jarri dute lana. Hain zuzen ere, lotura honetan ikus daiteke korrikalari azkoitiarraren bizitza eta ibilbidea jasotzen dituen ikus-entzunezkoa. Martxoaren 31n bete ziren 18 urte Diego Garcia hil zela, eta lanarekin "zor bat kitatu" dutela sentitzen dute egileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide