HARA! Azkoitiko parrokiako elizkizunak emango dituzte ETBn Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Azkoitiko parrokia
(Hitza)

Azkoitiko parrokian grabatuko ditu aurten Euskal Telebistak Aste Santuko elizkizunak. Hain zuzen ere, hiru dira Azkoititik emango dituzten Aste Santuko ospakizunak: ostegunean, apirilak 18, azken afariaren elizkizuna (19:00etan); ostiralean, apirilak 19, Jesusen nekaldiaren eta heriotzaren ospakizuna (17:00etan); eta igandean, apirilak 21, Pazko meza (11:00etan).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide