Sortu berri den GKS Gazte Koordinadora Sozilistako kide Unai Martinez azpeitiarra (1996) elkarrizketatu zuen atzo, asteartea, 'Berria' egunkariak. Ane Ibarzabalekin batera egin diote elkarrizketa Martinezi, eta gazteek adierazi dute Gazte Koordinadora Sozialista ez dela "hutsetik" sortu, "krisi kapitalistaren testuinguruan" baizik. Duela aste batzuk aurkeztu zuten ehundik gora gaztek GKS Gasteizko Auzolana pilotalekuan, eta haren sorreraz, nondik norakoez zein egungo sistemaz hitz egin dute biek elkarrizketan. Hemen irakur daiteke, osorik. (Argazkia: Berria)