HARA! Rodeo taldeak 'Sugeak' abestiaren bideoklipa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 5a, 10:09

Zestoako Rodeo taldeak Dilmun diskoko Sugeak abestiaren bideoklipa kaleratu du. Herrian zein inguruetan hartutako irudiekin sortu dute Ortzi Alberdi, Mikel Illarramendi, BeƱat Subinas eta Oroitz Urbieta taldekideek bideoa, eta beste behin ere, Oier Arregi zestoarrak ondu die lana. Youtube atarian ikus daiteke bideoa.

Joan zen urtarrilean kaleratu zuen stoner eta rock taldeak Dilmun bigarren lana, eta diskoaren harira, elkarrizketa egin zien Urola Kostako Hitza egunkariak taldeko musikariei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide