HARA! Iñigo Aranbarri elkarrizketatu dute 'Artefaktua' telebista saiorako

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 28a, 15:18

Iñigo Aranbarri idazlea, Yolanda Mendiola 'Artefaktua'-ko aurkezlea eta Xabier Gantzarain idazlea, saioaren grabaketan. (Artefaktua)

Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarra elkarrizketatu dute ETBeko literaturari buruzko Artefaktua saioan. Munduko tokirik ederrena narrazio liburua (Susa) kaleratu zuen azkoitiarrak joan zen azaroan, eta azken lan hori izan dute hizpide saioan. Gonbidatu gisa, berriz, Xabier Gantzarain herrikidea izan da. Gaur, asteazkena, grabatu dute elkarrizketa, eta martxoaren 16an eskainiko duten saioan ikusi ahal izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide