HARA! Serafim de Sousak egin du Joseba Irazokiren azken diskoko azaleko irudia

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 13a, 11:06

Serafim de Sousa Azpeitiko bizilagunak egina da Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen Zu al zara? disko berriaren azala. Tania de Sousa Zuloakeko abeslariaren aita da Serafim, eta Taniak UROLA KOSTAKO HITZAri azaldu dionez, marrazkiak 80-90 hamarkadetan eginak dira: "Facebookera igo nituen aita egindako marrazki horiek, eta Irazokik ikusi egin zituen. Zenbait marrazki eskatu egin zizkidan, eta halaxe atera dira diskoarekin".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide