Hara! 'Pumori, mendiaren alaba' dokumentala ostegunean emango dute ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 11a, 17:25

Joan den urtarrilaren 24an Azpeitian estreinako aldiz eman zuten eta harrez gero herriz herri aurkezten ari diren Pumori, mendiaren alaba dokumentala telebistan ikusteko aukera izango da aste honetan. Hain zuzen ere, ostegunean emango dute ETB1en, 22:30ean hasita. Bezperan, asteazkenean, Zestoan ere emango dute dokumentala, filmaren oinarrian dagoen 2001eko espedizioan parte hartu zuten Jon Odriozola eta Xabier Ostolaza mendizale zestoarren parte-hartzearekin.

Hasieran, joan den hilaren 7an zuten telebistan estreinatzekoa, baina programazioaren aldaketak tarteko, astebete atzeratu dute lehen emanaldi hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide