Hara! Xanti Rodriguez azpeitiarrak egin du Mägo de Oz taldearen disko berriaren azala

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 11a, 13:15

Rodriguezek egin ditu musika taldearen 'Ira dei' diskoaren karatulak nahiz letrak jasotzen dituen liburuxkako orriak.

'Ira Dei' diskoaren azaleko irudia

Mägo de Oz taldeak martxoaren 8an kaleratuko du Ira dei izeneko disko berria, eta lan horren azala, kontrazala eta argazkiak Xanti Rodriguez azpeitiarrak egin ditu. Rodriguezek azaldu duenez, orain dela bost urte deitu zion taldeak diskoaren sustapenerako argazkiak ateratzeko, eta orain berriz deitu diote: "Azalen-eta estiloa guztiz aldatzeko asmoa zuen taldeak, eta nire lanak ikusita zituztenez, deitu egin zidaten". Disko berriko abestien hitzetan genero indarkeria, erlijioa, migrazioa eta errefuxiatuak izan ditu hizpide taldeak, eta Rodriguezek egin ditu diskoaren karatulak nahiz letrak jasotzen dituen liburuxkako orriak. Argazkian, Ira Dei diskoaren azaleko irudia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide