Hara! Haize boladen eraginez isatsa galdu du Orioko baleak

Erabiltzailearen aurpegia Karkara.eus 2019ko ots. 6a, 16:08

Orioko Udalaren asmoa da balea fibrazko oihalekin eta epoxi erretxinarekin gogortzea, baina tratamendua emateko eguraldi baldintza zehatzak behar dira.

Pasa den astetik isatsa falta zaio hondartzako dunan kokatuta dagoen Orioko baleari. Orioko Udalaetik jakinarazi dutenez, pasa den asteko haize boladen eraginez apurtu da balearen isatsa. Hasieratik, Orioko Udalaren asmoa izan da balea fibrazko oihal batzuekin eta epoxi erretxinarekin gogortzea, ondoren margotzeko eta apaintzeko. "Dena dela, esandako tratamendua eman ahal izateko eguraldi baldintza jakin batzuk behar dira. Gaur egun duguna baino hezetasun txikiagoa eta tenperatura epelagoa behar baititu produktuak lehortzeko". Horregatik, eguraldi baldintza aproposa iritsi arte balea egokitzeko zain daude.

Lekuz aldatzea
Horrez gain, Orioko Udalak ez dutela baztertzen balea lekuz aldatzeko aukera ere. "Haizearen norabidea aztertu eta txoko babes bat aurkitu nahi diogu baleari, berriz ere haizearen eraginez kalterik jasan ez dezan".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide