Asteartero bezala, ETB1en Ur Handitan saioa eman zuten atzo. Gazte musulmanen gaia landu zuten atzoko atalean, eta Euskal Herrian bizi diren hainbat gazte musulmanekin hitz egin zuen Xabier Madariaga aurkezleak. Haien artean izan zen Hafsa Fenehara Ouerdi azkoitiarra. Besteak beste, hark nabarmendu zuen batzuetan ez zaiola egiten "erraza" bere erlijioa praktikara eramatea. Beloa daramanetik jendeak berarekiko duen jarrera aldatu duela esan zuen, eta, horrez gain, islama ez dela matxista ere esan zuen.
Bestalde, hainbat urtez Azpeitian bizi izandako Nourdine Ouafa El-Ouafay ere agertu zen saioan bere esperientzia kontatzen. Beste hainbat konturen artean, erlijioa bere "familia baino garrantzitsuagoa" dela nabarmendu zuen. Egun, Arrasaten (Gipuzkoa) bizi da, eta azoketan aritzen da arropa saltzen; Azpeitian ere aritzen da zeregin horretan. Saioan azaldu zuenez, musulmana delako, hainbat bezerok berak ezarritako prezioan baino merkeago lortu nahi izaten dituzte produktuak.
Hona hemen saioa osorik: