Euriak ez du etenik izan azken egunotan, eta zaparrada mardulak bota ditu Urola Kostako herri guztietan. Ondorioz, handi datoz Urola ibaiko urak, eta irudi bitxi bat ekarri dute gaur eguerdian Azpeitira. Izan ere, ibaian ur ugari dagoela aprobetxatuta, piraguak hartu eta Urola ibaian murgildu dira bi lagun. Uraren korronteaz lagunduta bi piraguistak ibaian barna ibili dira, beren zaletasunaz gozatzen. Burutazioak harridura eragin du herrian, eta zenbait lagunek bideoz grabatu dute piraguisten txangoaren zati bat.
https://www.youtube.com/watch?v=U5RmgGwLUt0