Basurdeak agertu dira Aiako Olaskoegia auzoko Karakoletxe etxean, G1 3710 errepidetik 100 metrotara. Basurdea etxe inguruan ibili zen sudurra sartzen eta Patricia Cowie etxeko jabeak adierazi du 10 bat minutu ibili zela bueltaka: "basurde bat etxe inguruan izan dugun lehenengo aldia izan da".
Atzo, berriz, osteguna, bi basurde gerturatu ziren etxe berera. Patricia Coweie udalaren bitartez Foru Aldundiak antolatutako talde batekin jarri da kontaktuan: "asteburuetan egiten omen dute lan batidak egiten. Hala ere, esan digute basurdeek normalean ez dutela erasotzen, bakean utziz gero".