HARA! Eskualdeko lau idazleren kontakizunak, Ipuina.eus atarian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 29a, 13:10

Joan zen astean aurkeztu zuen Susa argitaletxeak Ipuina.eus ataria, ipuinak genero gisa euskal literaturan izan duen garapena eta hartu dituen formak ezagutarazteko. Hainbat lan jaso dituzte webgune horretan, hala nola eskualdeko idazle hainbatenak: Anjel Lertxundi zarauztarrarenak, Frantziska Inazia Arrue zarauztarrarenak, Bizenta Mogel azkoitiarrarenak eta Julene Azpeitia zumaiarrarenak.

Honako lan hauek jaso dituzte, besteak beste, webgunean:

  • Anjel Lertxundi: Sargoria ipuina (Hunik arrats artean liburua, 1970)
  • Frantziska Inazia Arrue: Euskaldunen bikaintasuna ipuina (Euskal-Erria liburua, 1887)
  • Bizenta Mogel: Otsoa eta bildotsa ipuina (Undiano liburuguillearen echean liburua, 1804)
  • Julene Azpeitia: Mutrikun hiru sorgin ipuina (Amandriaren altzoan liburua, 1961)

Hiru atal ditu sareko atariak: Autoreak, Ipuinak eta Kronologia. Koldo Izagirre idazleak azaldu duenez, ez da antologia bat egin duten bilketa. "Are gutxiago ale gustukoenen edo onenen sailkapen bat. Lanak ezagutaraztea, eskura jartzea da asmoa, eta nolabait galdutako ipuinak berreskuratzea".

Orain denbora dezente hasi ziren proiektua garatzen; hain zuzen ere, Izagirre hasi zen ipuinak biltzen, eta argitaletxeari egin zion webgunea egiteko proposamena. Susak 2002an martxan jarri zuen Armiarma proiektuaren barruan kokatu dute egitasmo berria.

Honako lotura honetan irakur daiteke joan zen astean Berriak egitasmoari buruz plazaratutako erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide