OAD (Opinionated about dining) interneteko web orrialdearen arabera, Getariako Elkano eta Kaia-kaipe jatetxeak 2019ko Europako ehun jatetxe tradizional onenen artean daude. Aitor Arregik zuzentzen duen Elkano jatetxea bigarren postuan aurkitzen da, eta bere lehengusua den Igor Arregiren jatetxea, Kaia-kaipe, berriz, seigarren postuan dago. Zerrenda hori 5.000 erabiltzailek baino gehiagok egindako erreferentzien eta iruzkinen arabera osatzen da. Zerrenda horretan, besteak beste, Paris, Londres, Donostia, Lyon eta Bartzelona bezalako hirietan aurkitzen diren jatetxeak daude.
Zerrenda horrez gain, gomendagarriak diren beste hainbat jatetxeren zerrenda bat ere argitaratu dute web orrialdean. Bertan agertzen da Zumaiako Bedua jatetxea.