Madrilgo zebra bide batean idatzita dagoen olerkia.
Maite Lopez idazle azkoitiarraren olerki bat jarri dute Madrilen. Boa Mistura artista taldeak Madrilgo zebra bideetan bertsoak, esaldiak nahiz poemak idazteko egitasmo bat proposatu zuen, eta Lopezek horren berri izan zuenean, parte hartzea erabaki zuen. "Oso ideia erakargarria iruditu zitzaidan Madril bezalako hiri bat poemaz betetzea", azaldu du idazleak. Orduan, honako olerki hau idatzi zuen azkoitiarrak:
Pasar a cada paso sin pensar es pisar sin peso (Pausotik pausora pentsatu gabe pasatzea zamarik gabe zapaltzea da). Egitasmoaren sustatzaileek poema hori aukeratu zuten beste hainbaten artean, eta orain, Madrilgo Moncloa Aravaca kaleko zebra bidean dago idatzita azkoitiarraren olerkia. Lopez gustura dago: "Oso pozik nago poesia bizirik dagoen adierazpide bat delako eta kultura bultzatzen duten hiriak daudela jakin dudalako, baita nire poema aukeratu dutelako ere".
Iaz
Pienso luego escribo poesia liburua argitaratu zuen azkoitiarrak, eta
hemen irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk hari egindako elkarrizketa.