HARA! Jon Beristain azkoitiarra eta Xabier Etxaniz getariarra, 'El Conquistador del Pacifico' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Jon Beristain. (EITB) Xabier Etxaniz. (EITB) ETB 2 telebista kateko El conquistador del Pacifico programa hasi berri da. Atzo ekin zioten saioari, eta orduan ezagutu ziren aurtengo edizioan parte hartuko duten lehiakideen izenak. Aurten, 33 parte hartzaile arituko dira lehian, eta horien artean dira Xabier Etxaniz getariarra eta Jon Beristain azkoitiarra. Azpeitiko bizilaguna da Beristain, eta badu eskarmendurik telebista saioetan, 2017an ETB1eko Izan Invictussaioan parte hartu baitzuen. Etxaniz getariarrak, berriz, lehen aldiz bizi du halako esperientzia bat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide