Hara! Hiromi Yoshida, 'Euskalonski' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 8a, 12:58

Pello Reparaz aurkezlea eta Hiromi Yoshida, 'Euskalonski' saioaren atzoko atalean. Tokion grabatutako atalarekin estreinatu zuen atzo ETB1ek Euskalonski saioaren bigarren denboraldia. Japoniako hiriburuan bizi den hainbat euskaldunekin osatu zuten atala, eta horien artean egon zen, nola ez, Hiromi Yoshida. Euskara irakaslea da Yoshida, besteak beste, eta harreman estua du Azpeitiarekin. EITBren Nahieran webgunean osorik ikus daiteke dagoeneko atzo gauean telebistan eman zuten saioa, lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide