HARA! Gantzarainen 'Zuloa' lana nabarmendu dute iaz argitaratutako liburuen artean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 3a, 16:09

Xabier Gantzarain. (Uztarria) Berria egunkariko literatur kritikariek Xabier Gantzarainen Zuloa saiakera nabarmendu dute 2018an argitaratutako liburu onenen artean. Zuloarekin batera, Harkaitz Canonen Fakirraren ahotsa eleberria ere nabarmendu dute kritikariek. Gaur, osteguna, argitaratu ditu kazetak iazko liburu onenen kritikak, eta Peru Iparragirrek eta Aiora Sampedrok goraipatu dute Zuloa. Besteak beste, honako hau aipatu dute azkoitiarrak idatzitako saiakeraren inguruan: "Zuloa deitzen da, baina izan zitekeen haria ere. Izan ere, haritik tiraka zenbait gogoeta interesgarri egin ditu egileak gure iragan hurbilaz elkarri ondo lotuta; aurrera begirako errelato bat, nahiz eta iraganean idatzitakoa. Errelatoa aipatzen du egileak ere, artea, fikziorako ez bezala, errealitatea disekzionatzeko baliatzen duenean, bizi-esperientziatik, baina jardun kolektiboari begira". Berria.eus atarian irakur daiteke osorik. Uztarria aldizkariak, bestalde, elkarrizketa egin zion Gantzaraini abuztuko zenbakirako, eta Azpeitiko Kultur Mahaiko teknikariak luze jardun zuen Zuloa saiakeraz nahiz arteaz hizketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide