Erika Olaizola azpeitiarrak eta Amancay Gaztañaga zestoarrak zuzendutako
Z U L O film laburra Interneten ikusgai da gaurtik aurrera. Izan ere, Kamikaz Kolektiboak —Olaizola eta Gaztañaga hango taldekideak dira– webgunea jarri du martxan, eta taldeak han eskegi du 2017an ekoiztutako ikus-entzunezko lana.
Buruhandi baten eta gizaki baten arteko maitasun istorioa kontatzen du hamahiru minutuko filmak, eta Olaizola eta Zestoako antzerki eskolako kideak dira hango aktoreak. Duela bi urte argia ikusi zuenetik, hainbat sari jaso du filmak: besteak beste, Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran Amateur mailako film labur onenaren saria eta Bilboko 59. Zinebi jaialdian eskuratutako euskal zuzendari onenaren saria eskuratu ditu lanak.
Hemen ikusi daitezke Z U L O film laburra.