Xabier Saldias eta Onintza Enbeita.
ETB1ek
Gure Doinuak saioa eman zuen atzo gauean, asteazkena, eta Xabier Saldias musikari azpeitiarra izan zen protagonistetako bat. Besteak beste, Onintza Enbeita aurkezlearekin
Behin batean Loiolan dantzatu zuen basilikaren aurrean. Horrez gain, Urola bailarako hainbat musikari agertu zen saioan: Enekora taldeko kideak Zestoako Lili jauregian izan ziren, Jose Luis eta Unai Frantsesena aita-semeek Azkoitiko organoa jo zuten, Agustin Jimenez eta Beñat Etxabe azpeitiarrak tubarekin eta bonbardinoarekina aritu ziren zuzenean, Eganen jarraitzaileak musika taldeaz hizketan ikusi ahal izan ziren Azpeitiko Etxe Zuri tabernan...
Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik.