HARA! Azpeitiko Gaztetxeak Hoi Denk Zirkue! iragartzeko bideoa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko abe. 24a, 11:15

Azken bi urteetan izandako arrakastaren ostean, aurtengoan ere antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak Hoi Denk Zirkue! zirko emanaldia. Urtarrilaren 3an izango da ikuskizuna, 19:00etan hasita, eta 18:30ean zabalduko dituzte Gaztetxeko ateak. Aurten, gainera, zirko tailerra izango da aurrenekoz, 8 eta 10 urte bitarteko gaztetxoentzat. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, azpeitikogaztetxie@gmail.com helbidera idatzita, abenduaren 30a baino lehen. Mezuan bi gauza zehaztu behar dira: zirko tailerrera animatuko diren gaztetxoen izena eta adina. Urtarrilaren 3an, goizez egingo dute tailerra. Saioa bi ordu ingurukoa izango da, eta ez da oraindu beharrik izango. Azpeitiko Gaztetxeak ekitaldia iragartzeko bideoa argitaratu berri du; honako hau da bideoa: https://www.youtube.com/watch?time_continue=116&v=Eiz9egVI5oY  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide