Eskualdeko sortzaileen plaza ere izan da Durangoko Azokaren azken edizioa, eta horien artean, Benito Lertxundik ere bere txokoa izan du. Joan zen abenduaren 6an, osteguna, musikagile oriotarrak solasaldia eskaini zuen azokan, eta Lander Arretxeak elkarrizketatu zuen
Gogoetaren Plaza saiorako. Sei urteren ondoren,
Ospakizun gauean diskoa argitaratu zuen Lertxundik urrian, eta lan berria aurkezteko asmoz eskaini zuen solasaldia abeslariak. Besteak beste, azken lanaz, sortze prozesuez, euskaraz zein bere ibilbideaz hitz egin zuen Lertxundik saioan. Hemen ikus daiteke:
https://www.youtube.com/watch?v=cqWmfgrgI34