Joxe Apalantza eta Ibon Gaztañazpi aurkezlea Hiru Erregeen Mahaiko tontorrean. (ETB)
Joxe Apalantza izan da irabazlea ETB1eko
Gailurra XTreme 3EM saioan. Atzo jokatu zuten finala, eta errezildarra izan zen Hiru Erregeen Mahaiko tontorrera iristen aurrena. Ezin estuagoa izan zen bukaera; izan ere, igoerako azken metroetan hartu zion aurrea Apalantzak Ion Larrañaga zumaiarrari. Hirugarren finalistari, Txomin Bustindui ondarroarrari, alde nabarmena atera zioten biek.
Zegama-Aizkorri mendi lasterketan parte hartzeko dortsala eta 3.000 euro jaso ditu Apalantzak saioa irabazteagatik.