Zestoako Rodeo taldea bigarren diskoa prestatzen aritu da azken boladan, eta atzo gauean kaleratu zuten lan berriaren aurrerapen kanta.
Dilmun izena jarri diote diskoari, eta
Lur xurgatuak da aurrerapen abestiaren izena. Zestoako Gaztain Estudioaken grabatu dute diskoa, eta Doctor Masterrek egin ditu masterizazio lanak. Diseinuaz, berriz, Smoke Signals Studio arduratu da.
Lau musikarik osatzen dute Rodeo taldea: Mikel Illarramendi (abeslaria eta gitarrista) Oroitz Urbieta (bateria), Ortzi Alberdi (gitarra) eta Beñat Subinas (baxua). Irakurri hemen iaz taldeari egindako
elkarrizketa. Honako hau da
Lur xurgatuak aurrerapen abestia:
https://www.youtube.com/watch?v=E_VKYFszeWw