Igor Zubeldia. (Ihintza Elustondo)
Igor Zubeldia da denboraldia hasi zenetik Realeko gizonen lehen taldean minutu gehien jokatu dituzten jokalaria. Azkoitiarrak 1.195 minutu jokatu ditu hamalau partidetan; hamalau partida horietatik hamabitan jokatu ditu partida osoak. Mikel Oiarzabal da minutu gehien jokatu dituen bigarren jokalaria; izan ere, hark 1.074 minutu eman ditu futbol zelaian. Ezbairik gabe, jokalari oso garrantzitsua da Zubeldia Realeko gaur egungo entrenatzaile Asier Garitanorentzat. Eta atzo Garitanori eskerrak eman zizkion Zubeldiak Zubietan egin zuen agerraldian: "Oso gustura nago. Entrenatzaileak konfiantza erakutsi baitit".