HARA! Beizaman grabatutako 'Herri txiki infernu handi' saioa, sarean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko aza. 26a, 11:27

ETB1eko Herri Txiki infernu handi saioa grabatu zuten joan den urriaren 25ean Beizaman, eta atzo, igandea, eman zuten telebistan. Ohi bezala, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztu zuten programa, eta Xebastian Lizaso bertsolaria izan zuten bidelagun. Besteak beste, herriko hainbat bizilagun eta udaleko ordezkariak azaldu ziren umorez betetako saioan. Lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide