Hara! Gailurra Xtremeko finalerako sailkatu dira Ion Larrañaga eta Joxe Apalantza

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Ion Larrañaga zumaiarra eta Joxe Apalantza errezildarra ETB1eko Gailurra XTreme 3EM saioan finalera iritsi dira. Atzo, osteguna, azken-aurreko etapa egin zuten, eta finalerako txartela lortu zuten biek. Hirugarren finalista Txomin Bustindui ondarroarra izan da. Datorren ostegunean, azaroaren 29an, eskainiko dute finalaren saioa, ETB1en, 22:30ean. Lintzako aterpetik (Aragoi, Espainia) Hiru Erregeen Mahaia mendiaren tontorrera arteko bidea egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide