Gaur goizean Zelai Ondon dabiltza lanean (Onintza Lete Arrieta)
Zazpi langileko taldea ari da urri erditik azaro amaierara arte Zarauzko bananondoak kimatzen. 50.000 kilo jasoko dituztela azaldu diote HITZAri, eta jasotakoa konpostarako erabili ohi dela azaldu dute. Otsailera arte jarraituko dute bestelako zuhaitzak kimatzen.