HARA! 'Han Da Hemen' abestiaren bideoklipa argitaratu du Azkoitiko Zizel taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 29a, 13:01

Azkoitiko Zizel musika taldeak Han Da Hemen abestiaren bideoklipa kaleratu du, eta joan den asteaz geroztik, youtube plataforman ikus daiteke zazpi minutu irauten duen abestiaren bideoa. Taldeak AEBetako Los Angeleseko York Recording estudioan grabatu eta nahastu du abestia, eta Ihintza Orbegozo musika kritikaria da bideoklipeko aktorea. Hain zuzen ere, herrialde horretako hainbat txokotan hartu dituzte bideokliperako irudiak, hala nola Las Vegasen edota Heriotzaren haraneran. Alberto Martinezek eta Mikel Iraeta azkoitarrek osatzen dute Zizel taldean, eta base elektronikoak, gitarra, bateria, sintetizadoreak, treklatua zein ahotsa uztartzen dituzte beraien abestietan. Hainbat musika taldetan ibili ostean, Martinezek sortu zuen iaz bakarkako proiektua, eta hilabete batzuetara Iraeta batzu zen Zizelera. Apirilean, berriz, Serendipia lehen diskoa kaleratu zuen taldeak. https://www.youtube.com/watch?time_continue=457&v=wprzu2ZfgNo

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide