HARA! Gipuzkoaren erdigunea, Beizama

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 15a, 12:21

Asier Iturraldek Euskal Herriaren eta Euskal Herriko zazpi herrialdeen erdigunearen kokapen geografikoak kalkulatu ditu, hark Iametza.eus-en jakinarazi duenez. 2004an Felix Isasa ingeniariak egindako kalkulua berretsi du; hain zuzen ere, Gaindegiaren Euskalgeo.eus webguneko bi tresna erabilita ondorioztatu du, Euskal Herriaren erdigune geografikoa Nafarroako Andimendi mendilerroan dagoela, Beriain menditik gertu. Gainera, Euskal Herriko zazpi herrialdeen erdiguneak ere aurkitu ditu Iturraldek, eta haren aburuz, Gipuzkoaren erdigunea Beizaman dago, Urrakitik gertu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide