Hamaika Telebistako
Musika Zuzenean saioan elkarrizketatu dute Kaleko Urdangak musika taldea, eta horren bideoa eskegi dute sarean. Taldeko bateria jotzailea da Ekaitz Etxezarreta azkoitiarra, eta
Nortasuna diskoaren harira egin diote taldeari elkarrizketa, Azkoitian bertan.
Kaleko Urdangak punk-oi! taldeak irailean argitaratu zuen
Nortasuna diskoa, eta joan den uztailean aurkeztu zuen azken lanaren izen bere aurrerapen abestia. Taldeak
Nortasuna diskoaren
Biolentzia 1984 abestiaren bideoklipa
kaleratu zuen maiatzean, Fermin Muguruzaren parte hartzearekin.
Etxezarretak bi musika taldetan jotzen du: Kaleko Urdangak eta Vietcong 68 taldeetan hain zuzen, eta Azkoitian entseatzen dute biek.
Hemen ikus daiteke taldeari Musika Zuzenean saioan egin dioten elkarrizketa.