ETB1eko
Hauxa Bi saioaren azken atalean jatorri desberdineko hainbat euskaldun elkarrizketatu dituzte Onintza Enbeita eta Ana Goitia aurkezleek, eta haien artean izan da Soh Saito Azkoitiko bizilagun japoniarra. Saito azken hiru urteetan bizi da Azkoitian, eta saioan, besteak beste, zergatik etorri zen Euskal Herrira bizitzera kontatu du, eta aurreiritzien, Euskal Herriko ohituren eta gastronomiaren inguruan ere hitz egin du.
Hemen ikus daiteke Azkoitiko bizilagunaren elkarrizketa, 22. minututik aurrera.