Gaur iluntzean hasiko da 66. Donostiako Zinemaldia. Urtero legez, irekiera galarekin abiatuko dute zinemaldia, eta Nagore Aranburu aktore azpeitiarra izango da ekitaldia gidatuko duenetako bat, Belen Rueda aktorearekin batera. 21:00etan hasiko da irekiera ekitaldia Kursaal Auditoriumean.
Zinemaldiaren webgunean eta ETB1 eta La2 telebista kateetan jarraitu ahal izango da irekiera gala.