Hara! Tania de Sousa, 'DantzanGo!' saioko partaide

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 12a, 09:53

Tania de Sousa. (ETB) ETB1 kateak DantzanGo! lehiaketa estreinatuko du gaur gauean. Zurine Hidalgo aurkezlearen eskutik, hamasei dantza talde lehiatuko dira Euskal Herriko zortzi "aurpegi ezagunekin" batera, eta horietako bat izango da Tania de Sousa zestoar musikaria. ETBk jakinarazi duenez, estilo guztietako dantzak jorratuko dituzte lehiaketan, eta asteazkenetan 22:30ean eta ostiraletan 21:00etan emango dute saioa. Hainbat musika taldetan ibilitakoa da de Sousa. Besteak beste, The Dispositives edota Zuloak taldeetako kide izan zen zestoarra, eta 2014ean bakarkako bideari ekin zion.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide