ETB1 telebista kateko
Herri txiki, infernu handi saioko kideak Zestoan izan dira gaur goizean. Herriko hainbat txokotan izan dira grabaketak egiten, eta Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga saioko aurkezleek elkarrizketak egin dizkiete zenbait zestoarri. Saioa ekoizten duen Orio Produkzioak enpresak adierazi duenez, hurrengo ostegunean grabatuko dute areto barruan ikusleekin egiten duten ekitaldia. Igande gauetan ematen dute
Herri txiki infernu handi saioa.
(Argazkiak: Orio Produkzioak)