HARA! Aitor Salegik Igor Olabide bertso eskolako kide zendu berriari eskaini dio txapela

Erabiltzailearen aurpegia Zestoako Hitza 2018ko ira. 11a, 13:12

Aitor Salegi agurreko bertsoa abesten. (Bertsoa.eus) Aitor Salegi bertsolari zestoarrak irabazi du aurtengo Lizardi Saria. Bataz eta besteaz kantuan aritu zen joan den ostiraleko saioan, baina azkena abestu zuen bertsoa izan zen denetan bereziena. Hunkituta abestu zuen Salegik agurreko bertsoa; izan ere, Igor Olabide bertso eskolako kide zendu berriari eskaini zion txapela. Lotura honetan entzun daiteke bertsoa, eta behean daude haren hitzak irakurgai. "Azken agurrari hartu ahal balitzaio usaina amaigabea litzake besarkadaren tamaina guk badakigu jaiotzak heriotza du ordaina ustez hain urrun egonda bilakatu zen oraina Igor ezaba ezina zuk utzitako orbaina beraz txapel hau zuretzat merezia alajaina zuk eman zenidanaren ondoan gutxi da baina".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide