Hara! Itziar Elias 'Ikasi dizut' abestiaren bideoklipean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko abu. 28a, 15:11

“Minbiziaren borrokan” daudenei eskainitako abestia sortu dute modu kolektiboan Beran (Nafarroa): Ikasi dizut. “Zuen minbiziaren borrokan ikasi dizuguelako, zuetaz harro!” esaldiarekin aurkeztu dute abestia eta haren bideoklipa, eta, besteak beste, Itziar Elias aktore azkoitiarrak hartu du parte. Bideoklipeko protagonista izateaz gain, abestiari ahotsa ere jarri dio azkoitiarrak. Aurtengo udaberrian eta udan sortu dute abestia eta haren bideoklipa. Eliasek ez ezik, Dani Irazokik, Beñardo Goietxek, Nerea Garridok eta Felix Buffek ondu dute lana. Hemen ikus daiteke bideoklipa:   https://youtu.be/CMAwO9ZruhI

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide