Irailetik aurrera ikusi ahal izango da ETB1en
Gailurra Xtreme Hiru Erregeen Mahaia telebista saioa, eta denboraldi berrian 22 lehiakidek parte hartuko dute. Tartean dira eskualdeko hiru lagun:
Ana Carcamo Azkoitiko bizilaguna,
Joxe Apalantza errezildarra eta
Ion Larrañaga zumaiarra. Lehiakideek hainbat erronkari egin beharko diote aurre Hiru Erregeen Mahaiko tontorrera iristeko.