HARA! Xabier Orbegozo 'Arria V'.a nagusi, Segovian jokatutako desafioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko abu. 19a, 20:32

Xabier Orbegozo Arria V.a Segovian izan da asteburuan; izan ere, atzo, zapatua, aizkora eta korrika uztartutako apustua jokatu zuen Jaime Huertas eta Manu Fraile segoviarren aurka. Hamar kanaerdiko ebaki zituzten kirolariek eta bost kilometro korrika. Arria V.ak berak bakarrik osatu zituen bi lanak, eta Huertasek eta Frailek erdibana, baina, hala ere, errezildarra nagusitu zen. Lanak egiteko 40 minutu eta 18 segundo behar izan zituen Arria V.ak eta seg0viarrek 41 minutu eta 33 segundo. Kirolariak eguan hasi ziren desafioaz hizketan, eta atzo jokatu zuten. Xabier Orbegozo Arria V.ak Ataria.eus-i azaldu dionez, Segoviako toki batzuetan aizkorarako afizio handia dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide