Ozeano Bareko koral harresiaren atzean, naturak paradisu bat ezkutatzen du: Australia. Aberatsa da landarediari eta aberediari erreparatuz; fokua kultur aniztasunean jarrita, ordea, are aberatsagoa. Txinatarrak, indiarrak, brasildarrak... jatorri nahasketa horretan, euskaldunik ez da falta. Mikel Maiz azpeitiarrarekin eta Eider Murua zarauztarrarekin hitz egin du 'Berria'-k erreportajea osatzeko.