HARA! Azpeitiko erraldoien dantza txapelketa, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko abu. 8a, 09:31

Uztailaren 22an Umeen Eguna ospatu zuten Azpeitian, eta, ohi bezala, erraldoien dantza lehiaketa egin zuten. Hamazazpi herritako erraldoiek parte hartu zuten txapelketan, eta Nafarroara joan ziren bi sari nagusiak; izan ere, banakako saria, 300 eurokoa, BaraƱaingo Ezpelur konpartsak irabazi zuen, eta taldeko lehian, berriz, Errotxapeako erraldoiak nagusitu ziren. IruƱeko taldeak 600 euroko saria eraman zuen. Hona hemen dantza lehiaketan grabatutako irudiekin Joxan Mendizabalek osatutako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=8XyC51GxjQg

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide