Berria egunkariak
Ibane Imaz emakume transexuala eta German Urteaga mutil transgeneroa elkarrizketatu zituen igandeko zenbakian, Ahomentan atalean. Protagonistak aurrez aurre aurre jarri ziren, eta bakoitzak bere esperientziak kontatu zituen argitalpenean. Kontu horien artean, German Urteagak Arroabea izan zuen hizpide. Izan ere, bertsolaria da Urteaga, eta Arroabeko festetan bere bizipenen inguruko bertsoak kantatu zituen. "Izena eta izana" gaia jarrita, hona hiru bertso hauek abestu zituen:
https://www.youtube.com/watch?v=O8BeUC0PZTc&feature=youtu.be
Berriako elkarrizketan nabarmendu duenez, Arroabearekin harreman berezia du Urteagak, eta han botatako bertsoak ere esanguratsuak izan ziren harentzat. "Arroabea asko eman didan herri bat da; oso ondo tratatu naute. Niretzat oso herri garrantzitsua da; oso maitatua sentitu naiz, eta nik ere asko maite ditut. Nire klik hura hor izan zen, herri horretako lagun batekin, herri horretako festetan. Eta han kantatu dut mastektomia egin ondoren lehen aldiz. Saio oso berezia izan zen niretzat, eta aspaldiko partez bertsotan gozatu nuen. Egun magikoa izan zen".